calendario tarifas
Facebook  Twitter

 

casa rural graciano

 

Aurkezpena

 

Graciano Landa Etxea XIX. mendeko eraikuntza tradizionala da, Otsagabiko hiri bilduan kokatua. Bertan Zoilo Moso Bezunartea zaraitzuar artzaina eta zaraitzueraren hiztun eta aditua jaio eta bizi izan zen. Bere bizitzan ahozko literatura, toponimia eta zaraitzueraz jakinmina eta argibide eske hurbiltzen zitzaion orori laguntza eman zion. Mitxelena, Douglas eta José Estornés Lasaren laguntzailea izan zen. Bere artzain bizimoduari buruz 20 idazki eman zituen, bai eta esaera zaharrak eta oharrak ere, J. Estornések jasoak, denak ezinbesteko aleak zaraitzuera ezagutzeko. http://zoilorenuzta.blogspot.com.
Iruñean hil zen 1970ean.

casa rural graciano

 

Otsagabia 764 metroko garaieran kokatua dago Zaraitzu ibarreko iparraldean eta Iratiko Oihanaren ondoan. Hiria Nafar Pirinioetako herri tipikoenetariko bat da.

 

Bere ezaugarri nagusien artean, Erdi Aroko zubia, harrizko kaleak eta ongi zaindutako harlanduzko etxeak nabarmentzen dira. Aipatzekoak dira Urrutia, Iriarte eta Donamariako Erdi Aroko jauregiak, eta XVIII. eta XIX. mendeko armarriak dituzten zenbait etxe.

 

Beste eraikuntza aipagarria da Aduña ibaiaren gaineko Erdi Aroko zubia, «harrizko zubia» izenekoa, egoera bikainean gordetzen dena.

Milaka urte dituzten basoez, ur gardeneko ibaiez eta mendi garaiez inguraturik, Otsagabia eremu paregabea da naturak eskaintzen duenaz gozatzeko...

 

Otsagabian zerbitzu eskaintza oparoa dago: tabernak, jatetxeak, dendak, okindegia, harategia, banketxeak, botika, posta, prentsa, internet...

 

Etxeak bi apartamentu ditu, Graciano I eta Graciano II, bina plaza eta ohe gehigarria jartzeko aukera dutenak.

categoria una hojaKategoria Hosto bat Nafar Gobernuaren Turismo Departamentuak emandako Hosto bat kategoria du

Okupazio-egutegia

 

tarifak

Goi-d.

Behe-d.

tarifak

400 €

350 €

astea

115 €

115 €

asteburua

Gau gehigarriak: 50 € · Ohe gehigarria: 10 €

GD: 07/15etik 09/15era,
Aste Santua, zubiak eta jaiegunak

 

EGURALDIA

NOLA HELDU

Irteera lekua:

Herria:

Posta-kodea:

Aurkezpena | Graciano I | Graciano II | Argazkiak | Ingurua | Harremana | Graciano landa etxea· 31680 Otsagabia (Nafarroa) · 948890332 - 636305300



Nš de licencia: Graciano I 00431 - Graciano 2 00432