calendario tarifas
Facebook  Twitter

 

casa rural graciano

 

Ingurua

 

Otsagabia 764 metroko garaieran kokatua dago Zaraitzu ibarreko iparraldean. Nafar Pirinioetako herri tipikoenetariko bat da. Arkitektuari dagokionez, aipatzekoak dira Anduña ibairen gaineko Erdi Aroko zubia, harrizko kaleak eta ongi zaindutako harlanduzko etxe handiak, besteak beste, Urrutia, Iriarte eta Donamariako Erdi Aroko jauregiak, eta XVIII. eta XIX. mendeko armarriak dituzten etxeak. Herria milaka urte dituzten basoez, ur gardeneko ibaiez eta Orhi bezalako mendi garaiez inguraturik dago.

casa rural graciano

 

Otsagabian zerbitzu eskaintza oparoa dago: tabernak, jatetxeak, dendak, okindegia, harategia, banketxeak, botika, posta, prentsa, internet.... Argibide gehiago honako webgunean: www.ochagavia.com

 

Itzaltzutik hiru kilometrora Muskildako Andra Mariren baseliza bisitatu daiteke, XII. mendeko baseliza erromanikoa XVII.enean zaharberritua.

Itzaltzu Iratiko Oihanaren ondoan datza, Europako pagadi-izeidi handienetakoa eta urte osoan natur erakargarritasun aparta duena. Iratin hainbat ibilaldi zein zeharkaldi egin daitezke oinez edo mendi bizikletaz, eta, halaber, mendietara igo edo elurretan neguko jarduerak burutu daitezke (elur erraketak, iraupen eskia Abodin...). Horri esker, urte osoan zehar inguru honen kalitateaz goza daiteke. Honetaz gain, 16 bidezidorren sare balizatua dago.
Itzaltzutik gertu Orhi mendia dago, Pirinioetako lehenengo “bimilakoa”, eta bere oinean Abodi mendilerroa, iraupen eskiko pistak dituena.
Herritik ere Larra-Belagua bisitatu dezakezu, Europako eremu karstiko handienetakoa, eta Erronkari ibarra, bere herri tipikoekin.
Itzaltzutik 43 kilometrora Orreaga dago, Donejaku Bidearen pasabide eta geltoki enblematikoa, non baskoien segada batean Karlomagno enperadoreak sona handiko porrota pairatu zuen. Bide batez, Aezkoako ibarra ere bisitatu dezakezu, bereziki bere garaiak eta eraikuntza tipikoak. Handik oso gertu daude Kintoa, hamaika errekak zeharkatzen duten pagadi ederra, eta Eugiko arma ola.

Hemendik ere honako bisita hauek gomendatzen dizkizugu: Irunberri eta Arbaiungo arroilak, Luzaide, Donibane Garazi, Kakueta edo Holtzarteko zubi esekia.

casa rural graciano
Gastronomia

Aipatzekoak dira bertako bildotsa, basaka (basasagarrekin egindakoa), txantxigorrizko opilak, txistorra, Erronkariko gazta edo patxarana. Hauek guztiak bertako dendetan erosi edo jatetxeetan dastatu ditzakezu.

 

Okupazio-egutegia

 

tarifak

Goi-d.

Behe-d.

tarifak

400 €

350 €

astea

115 €

115 €

asteburua

Gau gehigarriak: 50 € · Ohe gehigarria: 10 €

GD: 07/15etik 09/15era,
Aste Santua, zubiak eta jaiegunak

 

EGURALDIA

NOLA HELDU

Irteera lekua:

Herria:

Posta-kodea:

Aurkezpena | Graciano I | Graciano II | Argazkiak | Ingurua | Harremana | Graciano landa etxea· 31680 Otsagabia (Nafarroa) · 948890332 - 636305300



Nš de licencia: Graciano I 00431 - Graciano 2 00432